XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batu doguzan formulatan hainbat ezaugarri ikusi doguz eta banan banan aitatuko dira.

Lehenengo ondorioa musikalitatea dala esan dogu, eta hori hainbat elementutan ikusten da:

1. Errepikamenak.

Era askotakoak izan daitekez:

-Berba oso bat errepikatu:

Arriola marriola, kin-kuan-kin...
porta zelan? porta min
arrixamalet, marrixamalet
kirun karun pek!

(Iturria: Yakintza, I. Biltzailea: M. Lekuona.)

(Iturria: Yakintza, I. Biltzailea: M. Lekuona.)

Don don kikilikon tartali kopulente
attona Martxelon, kañabera-kañabera
lau pilikon, mizketan mizketan
koxka melon.

(Iturria: Yakintza, I. Biltzailea: M. Lekuona.)

-Berbea errepikatu bigarrena /m/z edo beste letra batez hasirik, lehenengo berbearen oihartzuna lortzearren:

Arriola marriola, zerzelin,
kandela konduan zerrepetin,
piñua pin, San Juakin,
Perutxu, damutxu
txiko ta pin, txiko ta pin.